XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dago denbora alferrik galtzerik.

Biktimari sorbaldatatik helduz, begietara begiratuz eta astiro eta aldi berean tinko hitz eginez biktimaren konfidantza bereganatu behar dutela esan behar zaie ikasleei.

Hitz egin ahal dezakeen galdetuz, arnasbidea erabat blokeatuta duen ala ez ikusi behar da.

Hitz egin ezin badu, aulki baten gainean eseri eta makurtzeko esanez, ahal bezain eztulik sakonena egiteko esan behar diote.

Ikasleei beraiei horrelako biktima izatea tokatzen bazaie berdin jokatu behar dutela ere esan behar zaie.

Pertsonak hitz egin badezake, baina zintzurrestean geratuta ezer baldin badu, burua makurturik duela eztula egiteko esan behar zaio.

Hori eginda ere konortea galtzen badu, hobe da ahoz ahoko arnasketa egitea, zeren hitz egin ahal izatea arnasbidearen zati bat bakarrik irekita duenaren seinale izan bait daiteke).

Neurri hauek huts egingo balute, objektuaren atzean dagoen airea bizkarrean kolpeak emanez konprima, daiteke, biktima aulki gainean makurtuta jarriz eta lau kolpe bi omoplatoen artean emanez.

Honek ere huts egiten badu, biktimak oxigeno gutxi izango du eta konorterik gabe geratuko da.

Salbatzaileak biktima lurrean etzango du eta behatz erakuslearekin gorputz arrotza ateratzen saiatuko da.

Oraindik arrakastarik lortu ez bada, arnasbidea irekitzen saiatu eta ahoz ahoko arnasketa egingo dio, (gerta daiteke objektua bronkio batera joan izatea, birika bat puztu daitekeelarik).

Birika batetik pertsonak konortea bueltatzeko adina oxigeno har dezake eta, aldi berean, baita biktima ospitalera eramateko adina denbora ere izan dezake salbatzaileak.